undefined

“Bizitakoa gozatzea dagokigu”

“Bizitakoa gozatzea dagokigu”

Kopako finalerdietarako txartela “merezitako saria” dela uste du Marcelinok, eta egindako “esfortzua eta jokoa” nabarmendu ditu

Marcelino Garcia Toral pozarren agertu zen Athleticek Kopako finalerdietara sailkatzeko Real Madrid CF-ri irabazi zion partidaren amaieran: “Oso pozik eta harro gaude talde honen lanagatik. Oso zaila da Barça eta Madrid kanporatzea. Orain, bizitakoa gozatzea dagokigu. Gau berezia izan da, berriro magikoa bihurtu dena. Ikusi duzue zer egin duten jokalari hauek, ikusleen laguntza ordainezinarekin. Eskerrak eman nahi dizkiet guztiei une hauek biziarazten dizkigutelako“.

Entrenatzaile zuri-gorriak bere jokalarien jarduna azpimarratu zuen: “Partida borobila egin dugu, bizi eta aktibo aritu gara eta asko iritsi gara aurkariaren areara. Lan eskerga egin dugu, oso zaila da Real Madrid menderatzea egin dugun bezala, eta merezitako saria jaso dugu. Jokalarien esfortzuarekin eta jokoarekin geratzen naiz. Hori da meriturik handiena duena. Sinestezina da“.