undefined

Nola iritsi eta non aparkatu Lezaman asteburuetan

Nola iritsi eta non aparkatu Lezaman asteburuetan

Bilbao Athletic-Zamora (larunbata, 19:00etan) eta emakumezkoen Athletic-Barça (igandea, 12:00etan) partidak jokatuko dira kirol instalazio zuri-gorrietan

Lehoiek eta lehoikumeek ligako partidak jokatuko dituzte asteburu honetan Lezaman. Larunbatean Bilbao Athleticen txanda izango da, 19:00etatik aurrera Zamoraren aurka, Primera RFEF txapelketako 23. jardunaldian. Igandean emakumezkoen lehen taldearen neurketa egongo da, FC Bartzelona Primera Iberdrolako liderraren kontra, 12:00etatik aurrera. Bi partidetarako sarrerei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke.

Ikusleak instalazioetara azkarrago iristeko eta lasaiago sartzeko, bai eta aparkatzeko orduan jende pilaketak saihesteko, jarraian, Lezamako partidetarako prestatuta dauden garraiobideei eta aparkalekuei buruzko informazioa eskainiko dizugu.

🚇 TRENA/METROA
Euskotren/Metroa – 3. linea (Azken geltokia: Lezama) geltokitik 5 minutura.

🚌 AUTOBUSA
Bizkaibus, 3223 Bilbao-Larrabetzu. Geltokia: La Cruz auzoaren eta Lezamako udalerriaren erdigunearen artean.

🚙 IBILGAILUAK
Lezamako instalazioetara ibilgailuz sartzeko, bi ibilbide daude, helmugako eremuaren arabera:

1. ibilbidea: La Cruz auzoko zonaldetik aurreko sarrera ezkerrera utziko da eta, behin Lezama erdigunera iritsita, biribilgunean norabide-aldaketa egin behar da, metro gutxira, instalazioetara sartzeko.
2. ibilbidea: Lezama erdigunea zeharkatu ondoren iristekotan, biribilgunea atzean utzi beharko da eta instalazioetarako sarrera martxaren norabide berean izango da.

APARKALEKUA
Behin instalazioen barnean, ibilgailuak lurpeko parking berrian sartuko dira. Dauden plazak beteta badaude, ezingo da instalazioetara sartu. Kasu horretan La Cruz industrialdean kokatutako aldirietako parkingetan aparkatu ahalko da, Lezama herriaren sarreran eta Euskotrenen geltokiaren alboan.

Jendetza pilatzen den egunetan: Athleticen instalazioetako aparkalekua txiki geratzen den partidetan, Lezamako Udalak aparkalekuak atontzen ditu instalazioen inguruan.