undefined

Lehoiak, kataluniar arrabola gelditzera

Lehoiak, kataluniar arrabola gelditzera

Athletic Clubek FC Bartzelona hartuko du bihar Lezaman, garaipenez betetako liderra eta 122 gol lortu dituena

Bihar, igandea, 12:00etatik aurrera, Primera Iberdrolako jardunaldi berri bat ikusteko aukera izango da. Athletic Clubek  FC Bartzelona hartuko du ligako 22. jardunaldian, bi asteko etenaldiaren aurretik. 20 egun eskasetan sei partida jokatu dituzten lehoientzat ezin hobeto helduko da geldialdia. Aurretik, egutegiko erronkarik zailena, eta, oraingoz, 2021-2022 denboraldi honetan beste edozein taldek lortu ez duena: talde blaugranari irabaztea, ikasturte honetan puntu bakar bat ere bidean utzi ez duen arrabola.

Joaneko partidan, Iturregiren taldeak atsedenaldira hutsean iristea lortu zuen, aurretik beste aurkaririk lortu ez zuena, baina bigarren zatian Giraldezen neskek 4 sartu zituzten. Porrot duina izan zen Espainiako selekzioaren bizkarrezurra baino gehiago den talde baten aurka, izan ere, talde katalaneko 10 jokalari daude Jorge Vildaren zerrendan.

Urrezko Baloirako izendaturiko bost jokalariak ere FC Bartzelonakoak ziren: Sandra Paños atezaina, Irene Paredes lehoi ohia, Lieke Martens, Jenni Hermoso eta munduko futbolari onena bilakatu zena, Alexia Putellas.

Dema eman etenaldi bikoitza baino lehen

Talde kataluniarrak (Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga) titulu guztiak eskuratu nahi ditu berriro, eta badirudi horretarako bidean dela. Blaugranen aurrean zurigorriak egongo dira, asteazkenean heldutasuneko partida batean Atletico Madrili gailendu baitzitzaizkion. Lezamak emozioz beteriko goiza biziko du futbolik onenarekin, Sevilla FC taldearen aurkako Kopako partida bakarrari (martxoaren 2an edo 3an) aurre egin aurretik.