undefined

Bilbao Athleticen eta Emakumezkoen partidak Lezaman ikusteko autobusak doan

Bilbao Athleticen eta Emakumezkoen partidak Lezaman ikusteko autobusak doan

Hasi baino ordubete lehenago irtengo dira San Mamesetik, eta ondoren leku berera itzuliko dira

Athletic Clubek bazkideei, Gazte Abonoei eta zale zuri-gorriei Lezaman Bilbao Athleticek ostiralean Real Valladolid Bren aurka (21:00etan) eta Emakumezkoek Sevilla FC taldearen aurka (21:00etan) jokatuko dituzten partidak ikustera joatea nahi badute. Horretarako, eta neurketa hain garrantzitsuetan Klubari babesa emateko, autobusak doan antolatuko ditu San Mamesetik, 20:00etan hasita, eta leku berera itzuliko dira norgehiagokak amaitu eta 20 minutura.

Zerbitzu hori Bilbao Athleticen partidarako erabili nahi dutenek, mezu elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera otsailaren 25eko, ostirala, 12:00ak baino lehen, eskatzen duten plaza kopurua adieraziz. Izena ematen duten guztiek plaza erreserbatua izango dute.

Zerbitzu hori Emakumezkoen neurketarako erabili nahi dutenek, mezu elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera martxoaren 1eko, asteartea, 12:00ak baino lehen, eskatzen duten plaza kopurua adieraziz. Izena ematen duten guztiek plaza erreserbatua izango dute.

Gogoratu Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek sarrera doan dutela. Gazte Abonoak ere doan sartuko dira. Publiko orokorrarentzat, berriz, honako prezio hauek izango dituzte:

Helduak: 10 euro.
18 urtetik beherakoak: 5 euro.
14 urte arte: doan.