undefined

Lezamara sarbidea bazkideentzat app-aren bitartez

Lezamara sarbidea bazkideentzat app-aren bitartez

Txartel fisikoaz gain, Bilbao Athletic eta Emakumezkoen partidetara txartel digitalarekin sartu ahal izango dira bazkideak

Ostiral honetatik aurrera, otsailak 25, Bilbao Athletic–Valladolid Promesas partida dela eta (21:00etan), Athletic Clubeko bazkideak Bilbao Athleticen eta Emakumezkoen lehen taldearen neurketetara Athletic Cluben app ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Lezamara, txartel digitala erabiliz.

Horrela, San Mameseko partidetan egiten duten bezala, bazkideek euren txartel fisikoaren edo txartel digitalaren artean aukeratu ahal izango dute zelaira sartzeko.

Azken horren erabilera San Mameseko partidetan sartzeko moduaren antzekoa da:

  1. Klikatu TXARTELA atalean eta sartu zure bazkide-kodea eta PIN zenbakia.
  2. Sakatu “Lezamako partidetarako sarbidea” botoia.
  3. Agertzen den QRa erakutsi, eremura sartzeko tornutik pasatzeko.

Sartzeko bi metodoetako bat (fisikoa edo digitala) erabiltzeak bestea baliogabetuko du zuzenean. Lezamako partidetarako ezin izango da txartel digitalaren lagapenik egin.