undefined

Lehoiek aurrera egin nahi dute Kopan

Lehoiek aurrera egin nahi dute Kopan

Bihar, 21:00etan Lezaman, final-laurdenetarako txartela izango dute jokoan Athletic Clubek eta Sevilla FC-ek, partida bakarrerako kanporaketan

Geldialdia luzea izan da erabakigarria eta emozioz beteriko partida hau iritsi den arte. Bihar, 21:00etatik aurrera, Lezaman, Athletic Clubek Kopako final-laurdenetarako txartela bilatuko du Sevilla FC taldearen aurka. Partida bakarrera izango da. Horrela, azken neurketetan izandako sentsazio onen ostean, martxoa norgehiagoka garrantzitsu batekin hasiko da. 90 minutu aurretik (luzapenik eta penaltirik ez badago) bietako bat aurtengo edizioko txapela lortzeko lehian jartzeko.

Iraia Iturregiren taldeak final-hamaseirenetako kanporaketa irabazi zuen Racingen zelaian eta orain Primera Iberdrolako talde baten aurka jokatuko du. Bien rteko azken aurrekariak hiri andaluziarra garamatza, non ligako 6. jardunaldian golik gabe amaitu zen norgehiagoka. Cristian Torok zuzendutako jokalariek hasiera irregularra izan eta otsailean emaitza onak lortu ez dituzten arren, eraginkortasun handiagoa aurkitzen ari dira eta goranzko joera etengabea daramate.

Gaur egun, Sevilla FC zortzigarren postuan kokatuta dago 28 punturekin eta sailkapenean aurrera egin nahi du. Atepean Natalia Ramosen baja izan du talde sevillarrak eta bere ordez, Itzel Gonzalez jokalari mexikarra heldu da. Gainera, Grace Kazadi defentsaren lagapena ere lortu du, Atletico Madrideko jokalari ohia Olympique Lyon taldetik etorri da neguko fitxaketa epean, eta Karen Araya txiletarra Santiago Morningetik itzuli da.

Lezamak gaueko ordutegian hartuko du partida hau, larunbatean zuri-gorriek Real Madril bisitatu baino lehen, 2022an dena irabazi duen taldea. Klubak San Mamesetik Lezamarako doako autobusak bazkideen, Gazte Abonoaen, Club Athleticeko kideen eta kanporaketan lehoiak babestu nahi dituzten zaleen eskura jarriko ditu.

Ez da akatsak egiteko tarterik egongo eta edozein xehetasunek bi taldeetako bat Kopatik at utzi dezake. Athleticek Racing Feminasen aurka aurreko kanporaketa jokatu zuen bitartean, talde andaluziarra final-zortzirenetako txanda honetan lehiatuko da estreinekoz. Bilbotarrek denboraldi bikaina biribiltzeko Kopako finalera iristea du amets. Hori guztia, bihar irabaztetik igarotzen da.