undefined

“Dena emango dugu sailkapena lortzeko”

“Dena emango dugu sailkapena lortzeko”

Marcelinok pribilegiatutzat jo ditu bi taldeak, “finalaren atarian partida zoragarria jokatu ahal izateagatik”

Mestallako Kopako finalerdiaren aurreko egunean komunikabideen galderei erantzun die Marcelino Garcia Toralek. “Final baten atarian, helburu eta ilusio bera duten bi talde handiren neurketa biziko dugu. Pribilegiatuak gara horrelako norgehiagoka bat jokatu ahal izateagatik, eta azken finean, onena pasa dadila finalera. Noski, nahiago nuke gu bagina, eta dugun guztiarekin joango gara hara sailkapena lortzera”, dio entrenatzaileak.

Teknikari zuri-gorriak intentsitate handiko partida aurreikusten du, “etenaldi askorekin”, baina bere taldeak neurketari erritmo biziko joko konbinatiboa lortzearen alde dago: “Joanekoan baino gehiago proposatu behar dugu, protagonista izan eta baloiari abiadura eman. Horretarako tresnak landu ditugu. Partida 90 minututan ixten saiatuko gara, bestela aurkariari abantaila gehiago emango diogu”.

Izan ere, Marcelinok badaki Valentziak oso faktore garrantzitsua duela alde: “Esperientziagatik, zalegoa erabat batuta ikusiko dugu bere taldea babesten, final baten atarian daude. Guk ondo dakigu hori, San Mamesetik gatoz eta. Baina ez dago aitzakiarik, badakigu non jokatu behar dugun. Berdegunean talde hobea garela erakutsi behar dugu. Ez da erraza izango, maila handiko plantilla baita, esperientzia handikoa, baina ziur gaude gai garela”.