undefined

Morazak 200 partida bete ditu Athletic Clubekin

Morazak 200 partida bete ditu Athletic Clubekin

Sevilla FC-ren aurkako Kopako neurketarekin, kapitainak bi ehunen jokatu ditu elastiko zuri-gorria defendatzen

Astearte honetan, martxoak 1, Sevilla FC taldearen aurkako Kopako final-zortzirenetako kanporaketan, Ainhoa Morazak (1995/08/20, Donostia) 200. partida jokatu du Athleticekin, eta Klubaren historian neurketa gehien jokatu dituzten 15 jokalarien artean dago. Atzelari gipuzkoarrak 2015eko irailaren 13an egin zuen debuta ofizialki, zazpi denboraldi egin ditu eta bere ibilbidean zehar zortzi gol sartu ditu elastiko zuri-gorriarekin. Gainera, nazioarteko norgehiagokak ere jokatu ditu Espainiako selekzioarekin.

Moraza Realetik heldu zen, hiru denboralditan maila gorenean lehiatu zen bertan, eta aurretik Añorgan aritu zen. Lehoi gisa osatutako lehen denboraldian, ligako titulua irabazi zuen, eta bere palmaresean Carranza garaikurraren azken bi edizioak eta bost Euskal Herria Kopa ere agertzen dira.