undefined

Real Madridi irabazi zauria sendatzeko

Real Madridi irabazi zauria sendatzeko

Erreginaren Kopatik kanpo geratu ondoren, lehoiek talde madrildarra mendean hartzea bilatuko dute, joaneko partidan gertatu zen bezala,

Ez dago triste egoteko astirik. Primera Iberdrolak, bi asteko geldialdiaren ondoren, beste hiru puntu izango ditu jokoan sailkapenaren goialdean jarraitzeko. Bihar, 17:00etatik aurrera (Youtube Athletic Club) Valdebebaseko Alfredo Di Stefano zelaian, Real Madrid eta Athletic Cluben arteko neurketa jokatuko da, 23. jardunaldiko partida. Lehoiek talde zuria mendean hartzea dute helburu, joan den asteartean Sevilla FC taldeak Kopan lehoiak kanporatu ostean. Erronka oso zaila izango da, madrildarrek 2022an jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte.

Gainera, Alberto Torilen taldeak Txapeldunen Ligako postuetan kokatzeko norabide finkoari eutsi dio, Europar txapelketan bizirik jarraitzen du eta FC Barcelona gainditu beharko du final-laurdenetako kanporaketan. Nahiz eta hasiera irregularra izan eta horren ondorioz David Aznar bere postutik kanporatu, Real Madridek bere ibilbidea zuzendu du eta nazioarteko jokalariez betetako taldea dauka. Ligan 35 puntu dituzte eta seigarren postuan daude (atzeratutako bi partida falta zaizkie). Bestalde, lehoiak bosgarren doaz eta ez dute goiko postuetatik aldendu nahi. Bi aurkari zuzenen arteko norgehiagoka izango da.

2-0eko garaipena Lezaman

Zortzi jardunaldi geratzen dira Primera Iberdrolan eta Iraia Iturregiren neskak bere onena ematen saiatuko dira, nahiz eta bajak pilatzen jarraitzen duten. Marta Unzuek lesionatuta jarraitzen du eta Naroa Uriarterekin eta Sophie Istillartekin (belaunean ebakuntza egin diote) bat egingo du bajen-zerrendan. Madrildarren zelaira egingo den bigarren bisita izango da (lehen aldiz Alfredo Di Stefanon), 2020-2021 denboraldian porrota jaso ondoren (1-0). Zuri-gorriek 2-0 irabazi zieten madrildarrei Lezaman, partida entretenigarria izan zen eta Azkonaren eta Pekeren golek erabaki zuten neurketa.