undefined

Hiru puntuak lotzeko behar oso desberdinak

Hiru puntuak lotzeko behar oso desberdinak

Athletic Clubek eta Madrid CFF-ek elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan, garaipena lortzeko asmoarekin

Larunbat honetan beste hiru puntu jarriko dira jokoan Primera Iberdrolan. Athletic Clubek Madrid CFF hartuko du, iragan jardunaldian bederatzi porroteko bolada hautsi zuena. Bestalde, lehoiek garaipenaren bidera itzuli nahi dute. Sailkapenean urrun dauden bi talderen arteko lehia izango da, Iraia Iturregirenak seigarren baitira 36 punturekin eta madrildarrak hamaikagarren 23 punturekin.

Madrid CFFr-i buruz hitz egitea bere arriskurik handienaz hitz egitea da, Geyse nazioarteko aurrelari brasildarraz. 24 urte betetzeko zorian, aurrelariak 17 gol sartu ditu eta txapelketan gol gehien daramatzan bigarren jokalaria da, 19 egitea lortu duen Oshoalaren atzetik. Geyse abiadura, potentzia eta golaren sinonimoa da. Bere klubeko golen ia erdietan parte hartu du. Duela hilabete batetik hona Maria Pryk zuzentzen duen taldea ez da gol gutxi sartzen duen taldeetako bat, baina bai gol gehien jaso dituena Primera Iberdrolako 16 taldeen artean (52).

Garaipena Madrid CFF-ren aurka lehen jardunaldian

Aurrekarien atalean, Madrid CFF taldeak lau aldiz bisitatu du Lezama. Zelai zuri-gorrian jokatu zuen lehen norgehiagokan garaile atera zen, baina azken hiru partidetan porrotak jaso zituen, Athletici golik sartu gabe. Aurreko denboraldian 2-0eko emaitzarekin gailendu ziren lehoiak eta denboraldi honetako lehen itzuliko neurketa emaitza berdinarekin amaitu zen.

Bilbotarrek ligan garaipenarekin egin zuten debuta. Lehen zatian berdintasuna izan zen nagusi, baina geldikako jokaldiek zuri-gorriei hiru puntuak eman zizkieten. Garazik eta Azkonak gola sartu zuten eta Oihane Hernandezek min hartu zuen orkatilan. Madrid CFFren aurka ondo hasi zuten denboraldia eta orain irabazi eta garaipenaren bidera itzuli behar dira.