
Lezama |
ZOOM I Bilbao Athletic, goruntz begira
ZOOM I Bilbao Athletic, goruntz begira
Sasoi bikainean murgilduta, lehoikumeek DUX Internacional garaitu zuten Lezaman
Bilbao Athletic denboraldiko unerik onenean dago, eta emaitzek hala diote. Patxi Salinasek zuzentzen duen filialak hainbat emaitza positibo kateatu ditu, eta, horri esker, Primera RFEFko jaitsiera postuetatik irten da. Azken bost norgehiagoketan, zuri-gorriek lau garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte, horietako lautan golik jaso gabe.
Azken partidan lortutako garaipenarekin, DUX Internacionalen aurka (lehoikumeen aurkari zuzena), gizonezkoen bigarren taldeak bost punturaino handitu du beheko postuekin duen aldea.
