undefined

Ainhoa Tirapuk Athletic Club utzi du

Ainhoa Tirapuk Athletic Club utzi du

Jokalari ohi mitikoa eta orain arte Lezamako atezainen entrenatzailea izandakoa emakumezkoen Ligako lehendakaritzarako hautagaitzan arituko da

Ainhoa Tirapuk, Athletic Clubeko jokalari ohi mitikoak eta 2020ko uztailetik Lezamako atezainen entrenatzaileak, erakunde zuri-gorrian aritzeari utzi dio emakumezkoen Ligako presidente izateko bere hautagaitzan murgiltzeko.

Iruñeako jokalari ohiak 358 partida jokatu zituen Athleticen emakumezkoen taldean (bosgarren futbolaria klubaren historian).

Athletic Clubetik, Ainhoa Tirapuri zorterik onena opa diogu etorkizunean izango duen ibilbide profesionalean eta, aldi berean, biziki eskertzen dugu 17 urtez erakundearen interesen alde egindako lana eta erakutsitako dedikazioa.