undefined

Athletic-Elche CF neurketarako sarreren salmenta

Athletic-Elche CF neurketarako sarreren salmenta

Salmenta orokorra, astearte honetatik, hilak 22, aurrera eta Club Athleticeko kideek lehentasunarekin bi sarrera erosi ahal izango dituzte

Athletic Club eta Elche CF taldeen arteko 30. jardunaldiko neurketarako (apirilaren 3an, igandea, 14:00etan San Mamesen)  sarrerak erosi ahal izango dira martxoaren 22tik, asteartetik, 10:30etik aurrera Athletic Club Sarrerak webgunearen bidez.

Martxoaren 21an, astelehena, Club Athleticeko kideek lehentasunarekin bi sarrera erosi ahal izango dituzte (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan) sarreren webgunean jarriko den botoian.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak apirilaren 2an (larunbata), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta apirilaren 22an (igandea), 10:30etik aurrera.

Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzeko, sarrerak agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.