undefined

Lehoiak ligara itzuliko dira beraientzat berria den zelai batean

Lehoiak ligara itzuliko dira beraientzat berria den zelai batean

Iraia Iturregiren neskek Villarreal CF izango dute aurkari larunbat honetan, 17:00etan, Mini Estadin

Primera Iberdrolan beste geldialdi bat egin ondoren, lehoiak berriro lehiatuko dira asteburu honetan. Vila-realen jokatuko dute eta zuri-gorriek talde horiaren zelaian jokatuko duten lehen norgehiagoka ofiziala izango da. Neurketa, 25. jardunaldiari dagokiona, Sara Monfortek zuzentzen duen taldeko kirol instalazioetako Mini Estadin jokatuko da. Talde valentziarra, Deportivo Alavesekin batera, mailako debutarietako bat da eta bere denboraldi amaiera errazten saiatuko da.

Villareal CF-ek etxean jokatu zuen iragan astean, 0-2ko porrota jasoz Levanteren aurka. Sailkapenari dagokionez, talde horia hamabigarren postuan dago 23 punturekin. Gorago, lehoiak daude, seigarren postuan, 39 punturekin. Sei jardunaldi falta dira txapelketa amaitzeko eta helburua postu gorenetan egotea eta denboraldia sentsazio onenekin amaitzea da.

Aurrekari bakarra dago bien artean: joaneko partida Lezaman, Iturregiren taldearen garaipenarekin amaitu zena (2-1). Pekek markagailua ireki zuen 7. minutuan eta Erika Vazquezek abantaila handitzea lortu zuen. Villarrealek aldea murriztu zuen Medinaren bitartez bigarren zatian. Ikusi beharko da nola moldatzen diren lehoiak belar naturaleko Mini Estadin. Sara Monforteren taldeak, bere aldetik, salbazioa lortzeko beste urrats bat eman nahi du.