undefined

Hitzordu bikoitza emakumezkoen futbolarekin Lezaman

Hitzordu bikoitza emakumezkoen futbolarekin Lezaman

Sarrera librea larunbat honetan Athletic Clubeko lehenengo bi taldeek Valencia CF eta RC Deportivoren aurka jokatuko duten partidetarako

Larunbat honetan hitzordu bikoitza duzu Lezaman emakumezkoen futbolarekin. Goizean, 12:00etatik aurrera, 2. zelaian, Iraia Iturregiren eta Valencia CF-ren arteko norgehiagoka ikusi ahal izango duzu. Gogoratu aldez aurretik txarteldegitik pasa behar dela, segurtasun eta edukiera arrazoiengatik gonbidapena jasotzeko. Zuri-gorriek etxean jokatuko duten azken hiru partidetako bat izango da.

Arratsaldean, 18:30ean 7. zelaian, Roberto Pampinen taldeak Reto Iberdrolako aurkari indartsuenetako bat hartuko du. RC Deportivok lehen Mailara itzuli nahi du, eta aurkari gogorra izango da lehoi gazteentzat. Sarrera, oinezkoentzat bakarrik, Klubeko instalazioen goiko atetik baino ez da egingo.

Zure zain gaude Lezaman!