undefined

Athletic Club – RC Celta partidarako sarreren salmenta

Athletic Club – RC Celta partidarako sarreren salmenta

Salmenta orokorra, astelehen honetatik, hilak 4, aurrera eta Club Athleticeko kideek lehentasunarekin bi sarrera erosi ahal izango dituzte

Athletic Club eta RC Celta taldeen arteko LaLigako 30. jardunaldiko partidarako (apirilaren 17an, igandea, 18:30ean San Mamesen)  sarrerak erosi ahal izango dira martxoaren 9tik, asteazkenetik, 10:30etik aurrera Athletic Club Sarrerak webgunearen bidez.

Asteburuan zehar, Club Athleticeko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat haur mailakoa izan daiteke prezio murriztuan). Sarrerak webgunean gaituko den botoian sartuta eskuratu ahal izango dira.

Halaber, San Mameseko leihatiletan apirilaren 16an, larunbata, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira sarrerak, bai eta partidaren egunean bertan, apirilaren 17an, 10:30tik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.