undefined

“Taldea nabarmen hobetzen ari da”

“Taldea nabarmen hobetzen ari da”

Marcelinoren ustez, bere jokalariek “lan ona” egin dute Elcheren aurka hiru puntuak lortzeko

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderak erantzun zituen Athletic Clubek Elche CF-ren aurka 2-1 San Mamesen garaitu ostean. Lasaiago irabazteko aukera izan zuten arren, orokorrean pozik agertu zen bere jokalariek egindako lanarekin: “Gure taldea horrela jokatzen ikusten dugunean, ezin zara haserre egon. Agian zortea falta izan zaigu lehen zatia borobiltzeko. Beti partidak erabakita uztea nahi duzu, baina ezin izan dugu, eta 1-0ekoa emaitza zaila da, edozein akats eginez gero aurkariak zigortu zaitzakeelako. Askoz gehiago gustatuko litzaidake 2-0 amaitzea. Azkenaldian kosta egiten zaigu golik ez jasotzea, eta pena da aurkariak hain gutxirekin hainbeste lortzea. Orokorrean lan ona egin dugu“.

Entrenatzaile zuri-gorriak ere aitortu zuen bere taldea maila hobea ematen ari dela jardunaldiek aurrera egin ahala: “Aspalditik esaten ari naiz oso ondo gaudela. Gaur oso antolaketa ona izan dugu eta horrek ekimena eramatea ahalbidetu digu. Taldea nabarmen hobetzen ari da“.