
“San Mameseko Animazio Herri Harmailak indartsuago egingo du Athletic”
“San Mameseko Animazio Herri Harmailak indartsuago egingo du Athletic”
Aitor Elizegi Klubeko presidenteak positibotzat jo du Ipar Beheko Harmailako animazio guneen bateratzea: “Etorkizuneko erreminta dugu”
Aitor Elizegik komunikabideen galderak erantzun ditu San Mameseko Animazio Herri Harmaila onartu duen Ezohiko Batzar Nagusiaren ostean: “Tamaina handiko tresna soziala da, etorkizunerako tresna, ziur Athletic indartsuago egingo duena”.
“Uste dut azken urteotan konpromisarioekin, Athleticen masa sozialarekin eta jokalariekin izandako eztabaidak argi utzi duela zein den jarraitu beharreko bidea. Ez zen helburu bat, pentsatzeko modu bat da, gure ustez klubarentzat ona den horretan lan egitea”, ziurtatu du Athleticeko presidenteak.
Ipar Beheko Harmailako eredu berrian parte hartu nahi ez duten bazkideez galdetuta, Elizegik gogorarazi du “proiektu hau partekatu nahi ez duen taldeak konponbide esklusiboak eta lehentasunak izango dituztela 20 urtez, eserlekuz aldatu eta denboraldi bakoitzean zuzendu ahal izateko, eurentzako lekurik onena aurkitu arte, hori baita merezi dutena”.
