undefined

Athletic Club – Atletico de Madrid partidarako sarreren salmenta

Athletic Club – Atletico de Madrid partidarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu apirilaren 18tik aurrera. Club Athleticeko kideek dagoeneko lor ditzakete, lehentasunez, webgunean

Athletic Clubek eta Atletico de Madridek apirilaren 30ean, larunbata, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 32. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek apirilaren 18tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak apirilaren 29an, ostiralean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta larunbatean bertan, hilaren 30ean, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.

*Apirilaren 17an, igandea, Club Athletic-eko kideek bi sarrera erosi ahal izango dituzte lehentasunez (horietako bat haur batentzat izan daiteke prezio murriztuan) sarreren webgunean jarriko den botoian eta posta elektronikora ere bidaliko zaie.