undefined

Asteburu borobila Genuine taldearentzat

Asteburu borobila Genuine taldearentzat

Marcelinoren ezusteko bisitak amaiera bikaina eman dio 2022ko LaLiga Genuineko lehen faseari

2022ko LaLiga Genuineko lehen fasea ezin hobeto hasi da Athletic Club Fundazioarentzat. Taldeak eta bere zale zoragarriek ederki gozatu dute asteburuan zehar. Marcelino Garcia Toralek amaiera bikaina eman zion azken jardunaldiari Gijongo Mareoko Futbol Eskolan egin zuen ustekabeko agerraldiarekin. Sorpresa handia, Genuineko neska-mutilek gogo biziz hartu zutena.

Genuine taldearekin bidaiatzen duten guztietan bezala, zale zuri-gorriak asteburu osoan zehar lehiaketa erabateko festa izan dadin beharrezkoa den giroa jartzeaz arduratu dira. Ostiral eta larunbateko eguraldia txarra izan zen arren, ez dira falta izan ez bufandak, ez banderak, ez kantu zuri-gorriak, ezta, batez ere, jokoko kirol-espiritua nagusitzeko jarrera eta umore ona ere.

Gero eta gutxiago geratzen da Athletic Club Fundazioak etxean, Lezaman, jokatzeko. Ekainean izango da, LaLiga Genuine hasi berri honen hirugarren eta erabakigarria izango den fasean.