undefined

Lehoiak Lezaman ikusteko sarrera doan

Lehoiak Lezaman ikusteko sarrera doan

Iraia Iturregirenen azken aurreko hitzordua etxean; larunbat honetan, 12:00etan, UDG Tenerife laugarren sailkatuaren aurka

Athletic Clubek eta UDG Tenerifek larunbat honetan Lezaman (12:00etan, 2. zelaian) jokatuko duten partida doakoa izango da zuri-gorrien instalazioetara hurbildu nahi duen ororentzat. Nolanahi ere, zelaiaren edukiera kontrolatzeko segurtasun-neurri gisa, beharrezkoa izango da Lezamako leihatiletatik pasatzea eta gonbidapen pertsonal bat eskatzea partida ikusi ahal izateko.

Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak Txapeldunen Ligan sartzeko lehian dagoen laugarren sailkatua hartuko du. Kanariarrek Atletico de Madrid hirugarren sailkatuaren puntu berak dituzte (53), eta hiru puntuko abantaila dute sailkapenean bosgarrena den Real Madridekiko. Athletic Clubek beste garaipen bat lortu nahi du, eta azken aukeretako bat izango da lehoiak Lezaman ikusteko. Zuri-gorriek, etenaldi berri baten ondoren, seigarren postua berreskuratu eta zaleen aurrean hiru puntuak erdietsi nahi dituzte. Partidak erritmo altua eta intentsitatea izango du; izan ere, Bilbotik hiru puntuak lortzea helburu bakartzat duen talde oso erasokor bati aurre egiten saiatuko dira Iraia Iturregiren jokalariak.

Gainera, Jennifer Zietz omentzeko balioko du norgehiagokak. Alemaniarrak One Club Woman garaikurra jasoko du San Mamesen Atletico Madrilen aurka jokatuko duen partidan, baina goizean ez du emakumezkoen taldea babesteko aukera galduko.