
Kluba |
Lezamako kirol-instalazioetan elikadura eta catering-zerbitzuak eskaintzeko lizitazioa
Lezamako kirol-instalazioetan elikadura eta catering-zerbitzuak eskaintzeko lizitazioa
Interesa duten enpresek 2022ko maiatzaren 4a baino lehen eska ditzakete kontratu-agiria eta baldintza bereziak
Athletic Clubek Lezamako Kirol Instalazioetan elikadura eta catering zerbitzuak esleitzeko izapideak hasi ditu.
Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek, 2022ko maiatzaren 4a baino lehen, [email protected] helbide elektronikora jo ahal izango dute, kontratu-agiria eta baldintza bereziak eskatzeko. Era berean, dokumentazio gehigarria edo beste edozein argibide eskatu ahal izango dute maiatzaren 20ra arte helbide elektroniko berean.
Proposamenak 2022ko maiatzaren 27ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, pliegoetan deskribatutako moduan.