undefined

ZOOM I Jennifer Zietzi omenaldia

ZOOM I Jennifer Zietzi omenaldia

Katedralak One Club Woman 2022ko irabazlea omendu zuen Athletic-Atleti partidaren atsedenaldian

San Mamesek beste gau magiko bat bizi izan zuen atzo. Alde batetik, Europara gehiago hurbiltzen dituen Atletico de Madrid taldearen aurka lortutako garaipen bikaina, eta bestetik, Katedraleko harmailetan bildutako 43.398 pertsonek OCW 2022ko irabazleari, Jennifer Zietzi, egindako omenaldia.

Athletic Club-Atletico de Madrid partidaren atsedenaldian, Erika Vazquezek eta Daniela Agotek, harrobiko jokalaria, One Club Woman saria eman zioten Potsdameko jokalari ohiari eta zale zuri-gorriek, Turbine Potsdameko bere ibilbide bikainagatik omendu egin zuten.

Jokalari alemaniarrak eguneko lehen omenaldia jaso zuen goizean Lezaman, Athletic Clubek UDG Teneriferen aurka jokatutako partidaren aurretik. Garazi Murua Athleticeko kapitainak bizkarrean Zietz izena eta 14 zenbakia zuen elastiko zuri-gorria oparitu zion, Alemaniako taldean emandako 17 denboraldietan eraman zuen zenbaki bera.