undefined

Athletic Club – CA Osasuna partidarako sarreren salmenta

Athletic Club – CA Osasuna partidarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak dagoeneko eros ditzake San Mamesen jokatuko den 37. jardunaldiko partidarako sarrerak

Athletic Clubek eta CA Osasunak maiatzaren 15ean, igandea, 18:30ean San Mamesen jokatuko duten LaLigako 37. jardunaldiko partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek maiatzaren 2tik aurrera eros ditzakete Athletic Clubeko Sarreren Web Orriaren bidez.

Sarrerak agortu arte, interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzeko.

Informazio gehiago, erantzitako dokumentuan.