undefined

Irene Oguizaren mediku txostena

Irene Oguizaren mediku txostena

Erdilaria azken orduko baja izan zen ostiralean eta bilakaeraren zain dago denboraldi amaieran parte hartu ahal izango duen jakiteko

Durangoko jokalariak ezin izan zuen larunbatean UDG Teneriferen aurka jokatu. Iragan ostiraleko lan saioan min hartu zuen ezker belaunean eta entrenamendutik erretiratu behar izan zuen. Lehen azterketen ondoren, proba mediko osagarriak egin dizkiote, azken bi jardunaldietarako prest dagoela egiaztatzeko.

  • Irene Oguiza: ezkerreko belauneko kanpoko meniskoaren aurreko adarraren haustura erradiala. Bilakaeraren zain.