
Lezamak Toulouse FC-en bisita jasoko du
Lezamak Toulouse FC-en bisita jasoko du
Kirol instalazioak bisitatzeaz gain, Athletic Clubeko harrobiko taldeek eta talde frantziarrak lagunarteko partidak jokatuko dituzte
Lezamak harrobiko metodologietan eta tekniketan sakondu nahi duten klubentzat erakargarri eta inspirazio izaten jarraitzen du, lehen taldearen euskarri nagusia baita. Martxoan SL Benfica hartu ondoren, eta aste batzuk lehenago ECA-ko Kongresuan Europako ligetako puntako zenbait talde jaso ondoren, orain Toulouse FC-k bisitatuko ditu egunero talde zuri-gorriko etorkizuneko jokalariak aritzen diren instalazioak.
Talde frantziarraren espedizioa honako kide hauek osatzen dute: Damien Comolli, Toulouse FC taldeko presidentea; Selinay Gurnec, Estrategia eta Kultura arloko burua; Julien Lacour, Akademiako Zuzendari Nagusia; eta Denis Zanko, Akademiako Zuzendari Teknikoa.
Bisitaren amaiera gisa, gaur arratsaldean, Athletic Club eta FC Toulousen oinarrizko futbol taldeen arteko bi lagunarteko jokatuko dituzte: Infantilak Aliron 08 – 14 urtez azpikoak (17:30) eta Kadeteak B – 15 urtez azpikoak (19:15).