undefined

Katedralak Ricardo Bochini txalotu du, One Club Man 2022 sariduna

Katedralak Ricardo Bochini txalotu du, One Club Man 2022 sariduna

Club Atlético Independiente taldeko jokalari mitikoa den ‘Bocha’-k, San Mamesen txalo zaparrada beroa jaso du Athletic Club-Valencia CF neurketaren aurretik

Ricardo Bochinik, One Club Man 2022ren irabazleak, Club Atlético Independienteari leialtasuna aitortzen dion saria jaso du San Mamesen. Bertan, bi hamarkada iraun zuen ibilbide bikaina egin zuen futbolari profesional gisa.

Valentzia CFren aurkako partidaren atarian, Jose Angel Iribarrek eta Athletic Clubeko beheko mailetako jokalari batek, zazpigarren One Club Man garaikurra eman diote Independenteko jokalari ospetsuari.

Katedrala zutik jarri da Bochinik bere bizitzako klubarekiko zuen leialtasuna eta konpromisoa aitortzeko. Izan ere, Diego Armando Maradona eta Leo Messi iritsi ziren arte Argentinako futbol taldeko 10 zenbakidun onena izan zen. Zazpi titulurekin, Independente Amerikako Libertadores Kopako garaikur gehien dituen kluba da.