undefined

Oscar de Marcos, Yeray Alvarez, Unai Nuñez eta Ander Caparen mediku txostena

Oscar de Marcos, Yeray Alvarez, Unai Nuñez eta Ander Caparen mediku txostena

Lau jokalariak baja dira Granada CF taldearen aurkako partidako deialdian

Yeray Alvarez eta Oscar de Marcos jokalariak ez dira prest egongo bihar Granadan jokatuko duten partidarako, joan den larunbatean Valentzia CFren aurka San Mamesen jokatutako partidan golpe gogorrak jaso ostean. Bizkaitarrak eskuin koadrizepsean dauka kolpea eta eskuin hankako goialdean arabarrak.

Era berean, Ander Capak gainkarga du eskuineko muskulatura iskiosuralean, eta ez da erabilgarri egongo partida honetarako.

Unai Nuñezek ere ez du parte hartuko min daukalako ezker belauneko atzeko aldean.