undefined

Presidentetzarako eta Zuzendaritza-Batzarako hauteskundeak ekainaren 24an izango dira

Presidentetzarako eta Zuzendaritza-Batzarako hauteskundeak ekainaren 24an izango dira

Zuzendaritzak maiatzaren 15ean utziko ditu bere funtzioak eta hauteskundeak San Mamesen izango dira

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, maiatzaren 8an, igandean, egindako bileran, aho batez erabaki du Klubeko Presidentetzarako eta Zuzendaritza-Batzorderako hauteskundeak deitzea, indarrean dauden Estatutuetako V. Titulua, Hauteskunde Araubideari buruzkoa, 65. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz. Hauteskundeak ekainaren 24an, ostiralean, izango dira.

Zuzendaritza-Batzordeak maiatzaren 15ean utziko ditu bere funtzioak, hauteskunde-deialdia argitaratu baino egun bat lehenago, eta une horretatik aurrera Kudeaketa-Batzordea eratuko da. Batzorde horrek Zuzendaritza-Batzordea ordezkatuko du estatutuen arabera dagozkion gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-funtzioetan, Klubaren Estatutuen 68. artikuluan adierazitakoa aplikatuz.

Era berean, honako hauteskunde-egutegi hau ezartzeko erabakia hartu da, estatutu-testuaren 73. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Abiatzeko eguna maiatzaren 16a izango da, egun horretan argitaratuko baita hauteskunde-deialdia Bizkaiko Lurralde Historikoko gutxienez bi egunkaritan eta Klubeko iragarki-oholean. Egun hori izango da Klubaren Estatutuen 73. artikuluan ezarritako 40 egun naturaleko epearen hasierako eguna.
  2. Presidentetzarako eta Zuzendaritza-Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea hamaikagarren egun naturalean irekiko da, maiatzaren 26an, eta deialdia argitaratu eta hogeigarren egun naturaleko 24:00etan amaituko da, ekainaren 4an.
  3. Hauteskunde-Batzordeak hautagai-zerrendak aldarrikatuko ditu ekainaren 9an, hogeita bosgarren egun naturalean, 18:00etan, eta Klubeko iragarki-oholean argitaratuko dira zazpi egunez; beraz, ekainaren 16ko 18:00etan amaituko da jendaurrean jartzeko epea.
  4. Bozketak ekainaren 24an (ostirala) egingo dira, deialdia argitaratu eta berrogeigarren egun naturalean.
  5. Bozketen lekua, bere historian lehen aldiz, San Mamesen izango da.