undefined

Marta Unzuek denboraldi baterako berritu du

Marta Unzuek denboraldi baterako berritu du

33 urteko kapitain nafarrak bosgarren denboraldia egingo du Athletic Cluben

Athletic Clubek eta Marta Unzuek akordioa itxi dute kontratua 2023ko ekainera arte luzatzeko. Erdilaria 2018-2019 denboraldian iritsi zen Lezamara, FC Bartzelonak utzita, talde kataluniarraren armarria 12 urtez defendatu ondoren.

2018ko abuztutik, Berriozarkoak 95 partidu jokatu ditu guztira, eta datorren denboraldian kamiseta zuri-gorriarekin ehun partida betetzeko aukera izango du. Ikasturte honetan, 25 partida jokatu ditu Iraia Iturregiren aginduetara.

Unzue zelai erdian esperientzia eta hierarkia ematen duen jokalaria da, eta gaur egun taldeko kapitainetako bat da.