undefined

Athletic Club – CA Osasuna: informazio erabilgarria

Athletic Club – CA Osasuna: informazio erabilgarria

San Mamesera Athletic Club-CA Osasuna (igandea, 18:30ean) partida ikustera joango direnentzako datu interesgarriak

San Mamesek LaLigako Athletic Club eta Osasunaren arteko partida jasoko du igande honetan (19:30ean), lehoiek LaLiga honetan etxean jokatuko duten azkena. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria:

Ateen irekiera

San Mameseko ateak 18:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Zure bazkide-txartelarekin sartu 

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide edo Gazte Abono txartela izango da. Halaber, aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango dira Txartela atalean, QR kodearekin, partidaren aurreko orduetan gaituko dena.

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita.

  • Larunbata, maiatzak 14, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Igandea, maiatzak 15, 10:30etik 13:00etara eta 17:30etik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak online erosi.

Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 21:45era egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!-n, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan. Gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du. Gainera, igande honetan ‘Geuria! Igandeak’ goizeko kontzertuen zikloari hasiera emango zaio, Micky & The Buzz talde bilbotarrarekin, 13:00etatik aurrera. Erosi sarrera orain. 

La Campa de los Ingleses tabernak neurketaren aurretik irekiko ditu ateak, 10:00etatik 16:00etara, eta pintxo eta edarien ohiko eskaintzaz gain, Brunch menu bat izango du jateko. San Mames Jatetxeak bazkariak 13:00etatik 14:45era bitarte eskainiko ditu.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan) 10:00etatik 16:30era bisitatzeko aukera izango duzu, eta partida eguna denez gero, San Mameseko Tourra 13:45ak arte izango da bisitagarri.