undefined

“Erika eta Vanesari asko dugu eskertzeko”

“Erika eta Vanesari asko dugu eskertzeko”

Iturregik Sevilla FC taldearen aurkako partidaren aurreko azken prentsaurrekoa eskaini du eta ez ditu laudoriorik gorde bihar berdegunean erretiratuko diren bi beteranoentzat

Iraia Iturregik txapelketari amaiera emango dion partidaren aurreko azken prentsaurrekoa eman du Lezaman. Bihar Athleticek Sevilla FC hartuko du 12:00etan denboraldia itxiko duen norgehiagokan (Youtube Athletic Club) eta Sophie Istillart, Vanesa Gimbert eta Erika Vazquez omentzeko balio izango du. Lezamak festa bat izan behar du eta lehoiek beste garaipen batekin amaitu nahi dute denboraldia, hirugarren garaipena jarraian izango litzatekeenarekin. Loiukoa bi beteranoentzako laudorioetan desegin da, bihar Lezamako zelaian azken aldiz motzez jantziko baitira.

“Vane eta Erirentzat oso partida berezia izango da, ez bakarrik Klub honengatik egin dutenagatik, baizik eta emakumezkoen futbolagatik egin dutenagatik. Espainiako ligako historiako jokalari onenetako bi izan dira. Zelaitik kanpo baldintzak hobetu zezaten gogotik borrokatu dute. Mundu guztiak eskertu behar die eman duten guztia, eta espero dut emakumezkoen futbolari lotuta jarraitzea. Jokalari gazte guztientzat erreferente dira eta alde horretatik ekarpen handia egin behar dute oraindik”, adierazi du Iturregik.

Partidak giro bikaina izango du eta Iraiari gustatuko litzaioke “bihar taldea ondo lehiatzea eta partida ona egin ahal izatea. Aho zapore bikainarekin bukatu nahiko genuke. Lezamak gainezka egin dezala nahi dugu“.