undefined

“Aukerak dauden bitartean, irabazi egin behar dugu”

“Aukerak dauden bitartean, irabazi egin behar dugu”

Marcelinok San Mamesen garaipen batekin denboraldia agurtu eta Europarako sailkatzeko aukerei eustea nahi du

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen galderak erantzun ditu Lezaman, Athletic Clubek bihar denboraldiko azken-aurreko partida eta azkena San Mamesen jokatu aurretik. Lehoiek CA Osasuna hartuko dute beste derbi batean eta Europarako sailkatzeko aukerei eustea ahalbidetuko dien garaipenaren bila irtengo dira: “San Mamesen denboraldiari garaipen batekin agur esatea beti da pozteko arrazoia. Ea lortzen dugun. Etxetik kanpo oso indartsua den arerio baten aurka neurtuko ditugu indarrak, puntu asko lortu dituelako. Aukerak dauden bitartean, irabazi egin behar dugu“.

Talde nafarra mendean hartzeko gakoak zeintzuk diren ere adierazi du teknikari zuri-gorriak: “Bertan egin genuen partidaren antzekoa jokatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu. Oso argi izan genituen ideiak trantsizioetan eta erasoko jokoan, eta oso ondo defendatu genituen bere alboko erdiraketak. Oso azkar eta sakon erasotzen duen taldea da, gero, bigarren jokaldi baten bidez, baloia hegalera eramaten du, eta bertute handia dauka: jende askorekin iristen da areara. Horrela arrisku handia sortzen du“.