undefined

ZOOM I Lehoiei agur beroa Lezaman

ZOOM I Lehoiei agur beroa Lezaman

Athleticeko zaleek Vanesa Gimbert, Erika Vazquez eta Sophie Istillart omendu zituzten Lezaman, futbolari agurra esan zioten egunean

Oso hunkigarria izan zen Lezaman bizi izan genuen Primera Iberdrolaren 2021-22 denboraldiko itxiera. Sevilla FC taldearen aurkako emaitza lagun izan ez arren, taldeak zein zaleek omenaldi sentitua egin zieten aurten futbolari agur esan dioten hiru lehoiei: Vanesa Gimbert, Erika Vazquez eta Sophie Istillart.

Lehenengo biak zelaian bertan agurtu ahal izan ziren, eta Iparraldekoak, denboraldi erditik lesionatuta egon ondoren, harmailetatik jarraitu zuen norgehiagoka.

Azken txistuaren ondoren, hiru jokalariek Athleticeko taldekideek eta Sevilla FC taldeko jokalariek berdegunean osatu zuten korridorea zeharkatu zuten. Omenaldian, bakoitzak Athletic Cluben elastiko oroigarri bana jaso zuen, eta Gimbertek, gainera, Sevillaren oparia jaso zuen, talde horretan hiru kanpaina jokatu baitzituen.

ESKERRIK ASKO!!