undefined

Museoen Nazioarteko Eguna AC Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna AC Museoan

Athletic Museoak bere ateak doan irekiko ditu maiatzaren 18an, asteazkena, 10:00etatik 20: 00etara

Asteazken honetan, maiatzaren 18a, Athletic Club Museoak Museoen Nazioarteko Eguna (DIM) ospatuko du. Athleticen historia eta San Mameseko erraiak ezagutu nahi dituen ororentzat sarrera doakoa izango da.

Museorako eta Katedraleko Tourrerako sarbidea doakoa izango da, baina ezin izango da sarrera online erreserbatu. Bisitariak sartzen joango dira, iritsieraren eta toki libreen arabera, eta doako audio-gida baten laguntza izango dute esperientzia osatzeko.

Museoaren ohiko ordutegia mantenduko da, 10:00etatik 20:00etara, eta doan sartu ahal izango da lekua bete arte.