undefined

“Asko gozatu dut oso laburra egin zaidan ibilbide honetan”

“Asko gozatu dut oso laburra egin zaidan ibilbide honetan”

Vanesa Gimbertek ez du bizitza futbolik gabe ulertzen, baina agur esateko unea iritsi da gaur goizean Lezaman

Zirraragarria eta sentitua. Horrelakoa izan da Vanesa Gimberten prentsaurrekoa gaur goizean Lezaman. 42 urteko atzelaria komunikabideen aurrean agertu da bere lankideen, teknikarien, zerbitzu medikoaren eta Klubeko beste langile batzuen aurrean. Defentsa bergararra emozionatzen hasi da lehen lerroetan, baina sentimenduen berri emateko prest egon ahal izan da bere agurraren egunean.

“Txikia nintzenean, eta kalean nire auzoko mutilekin jolasten nintzenean, ez nuen inoiz futbolaria izatea imajinatu, orduan pentsaezina zen eta. Orain, zorionez, hori aldatu egin da, eta edozein neskatok amets egin dezake jokalari izatearekin, eta, gainera, erreferente femeninoak izan ditzake”, esan du Vanesak. Kirol-ibilbidean izan dituen taldeei eskerrak eman nahi izan dizkio: Mondelia Montilla, Levante UD, Sevilla FC, Rayo Vallecano eta Espanyoli. “Defendatu ditudan Klub guztiak nire esfortzuarekin gustora geratu izana espero dut”, esan du hunkituta. Gimbertek hitz bereziak izan ditu Athletic Cluben eman dituen bederatzi denboraldiak deskribatzeko unean: “Eskerrik asko desberdina, berezia eta bakarra izateagatik. Zu ezagutzen, bizitzen, sentitzen eta zure istorioaren parte izaten uzteagatik. Harrotasun izugarria izan da, pribilegio bat, lehoi bat bezala kamiseta hau defendatzea”.

Eskerrak eman nahi izan dizkio Aitor Elizegiri ere, prentsa aretoan izan den egungo Kudeaketa Batzordeko jarduneko presidentea. Vanesak ez du inor tintontzian utzi nahi izan, eta hunkituta hartu du agurrean bildutako guztien maitasuna. Futbolari amaigabe honek, 23 denboraldiko ibilbidea egin ostean, gaur esan dio agur emakumezkoen futbolaren eliteari.