undefined

Athletici lotutako oroitzapen onen indarra

Athletici lotutako oroitzapen onen indarra

Zamudioko Naguspea eta Bilboko Conde Aresti egoitzetatik etorritako 30 bat lagunek San Mames bisitatu dute oroimena lantzeko tailer berri batean

Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten Zamudioko Naguspea eta Bilboko Conde Aresti egoitzetatik etorritako hogeita hamar bat lagunek oroimena lantzeko tailer berri batean parte hartu dute maiatzaren 17an, asteartea, San Mamesen.

Ekimen hau FEAFVk (Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak) antolatu du, Athletic Clubeko Futbolari Ohien Elkartearen eta Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin. Ekimen honen helburua adineko pertsonek Athleticekin izandako bizipenei lotutako estimuluen aurrean dituzten oroitzapen zaharrak azaleratzea da, eta, horrela, Alzheimerrari edo bestelako dementziei aurre egiten laguntzea.

Izan ere, oroitzapen onak, esperientzia zuri-gorrien memoria eta Athletic Cluben ondare handia nekez ezabatzen dira burutik. Are gutxiago Jose Angel Iribarrek, Juan Mari Zorriketa lehoi ohiak lagunduta, San Mameseko egonaldi osoan zehar bisitariei laguntzen badie.

Ekimen hau 2015ean hasi zen Reminiscencia Tailerren proiektu pilotuarekin, eta 2016an finkatu dira gaur arte. Horrelako jarduerak Eskoziatik inportatu ziren, hainbat unibertsitatetara egindako bisita instituzionalaren ondoren eta horien erabiltzaileentzako onurak ikusi ondoren.