undefined

Zein tarte atsegina!

Zein tarte atsegina!

Unai Simonek eta Mariasun Quiñonesek, Athletic Clubeko taldeen atezainak, sinadura ekitaldi batean parte hartu zuten atzo Gregorio de la Revillako Euskaltelen dendan

Gregorio de la Revillako gure babeslea den Euskaltelen dendan sinadura ekitaldia egin zen atzo arratsaldean, eta bi jokalari zuri-gorriak Athletic Clubeko zale gazteenen gozagarri izan ziren.

Bertaratutako kide zuri-gorriak Unai Simon eta Mariasun Quiñones izan ziren. Era guztietako argazkiak atera ahal izan zituzten eta gustuko dituzten bi jokalariren sinadura jaso ahal izan zuten eskularru, kamiseta edota futbol botetan.

Ekitaldian parte hartu zutenentzat eta jokalarientzat oso une atsegina izan zen, eta primeran pasa izan zuten athleticzaleekin hitz egiten eta agurtzen.