undefined

Guztiekin Sevillara

Guztiekin Sevillara

Athletic Clubek jokalari guztiak eramango ditu Andaluziako hiriburura Conference Leaguerako txartelaren bila

Athletic Club Sevillara joango da gaur arratsaldean, Conference Leagueko hurrengo ediziorako postu bat lortzeko asmoz. Lehoiek Villarreal CF-k Camp Noun lortutako emaitza hobetu behar dute talde andaluziarraren aurkako partidan (bihar, 22:00etan); izan ere, talde horia puntu bateko aldearekin dago LaLigako azken jardunaldiaren aurretik.

Marcelinok talde zuri-gorria osatzen duten jokalari guztiak deitu ditu: Unai Simon, Jokin Ezkieta, Petxarroman, Nuñez, I. Martinez, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, I. Williams, Muniain, Vivian, Dani Garcia, I. Lekue, Unai Vencedor, Yuri B., De Marcos, Zarraga, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Balenziaga, N. Williams eta Serrano. Gainera, Julen Agirrezabalak bihar espedizioarekin bat egingo du gaur arratsaldean (20:30ean, Lezama) Bilbao Athleticekin Racing de Santanderren kontra jokatu ondoren.