undefined

Athletic Cluben Estatutu Sozialen Erreformaren Proiektua onartu da

Athletic Cluben Estatutu Sozialen Erreformaren Proiektua onartu da

Bazkide konpromisarioek argi berdea eman diote, aldeko 530 botorekin eta kontrako 215ekin, erakunde zuri-gorriaren Estatutuen aldaketari

Athletic Clubeko bazkide konpromisarioek, Euskalduna Jauregian egindako Ezohiko Batzar Nagusian bildurik, Athletic Cluben Estatutu Sozialen Proiektua onartu dute gaur, 2022ko maiatzaren 23a, horretarako eratutako Batzordeak idatzia.

Aldeko 530 botorekin (%69,28), kontrako 215ekin eta 11 boto zurirekin, bazkide konpromisarioek erabaki dute Estatutuen Erreformari argi berdea ematea. 2.000 bazkidek baino gehiagok lan egin dute bi urte eta erdi luzeetan zehar: horien artean, 140 bilera, 326 zuzenketa eta 146 aldaketa.