undefined

Argentina Lezaman eta San Mamesen entrenatuko da

Argentina Lezaman eta San Mamesen entrenatuko da

Athletic Clubek eta AFAk akordioa sinatu dute maiatzaren 24tik ekainaren 5era selekzio argentinarrak instalazio zuri-gorriak erabili ditzan

Athletic Clubek eta Argentinako Futbol Elkarteak (AFA) akordioa sinatu dute Argentinako gizonezkoen selekzio absolutuak talde zuri-gorriaren instalazioetan entrenatu dezan, ekainaren 1ean Wembleyn Italiaren aurka jokatuko duen Finalissimaren aurretik eta ondoren.

Conmebol-UEFA Txapeldunen Kopa da, Amerika Kopako txapelduna eta Eurokopako txapelduna aurrez aurre jartzen dituena.

Lionel Scalonik entrenatutako konbinatuaren saioak Lezaman izango dira, ateak itxita, maiatzaren 24tik (asteartea) ekainaren 5era (igandea)* bitartean. Salbuespen bakarra maiatzaren 28ko (larunbata) entrenamendua izango da, San Mamesen egingo baita, ateak irekita, publiko orokorrarentzat eta komunikabideentzat.

Athletic Clubek hurrengo egunetan jakinaraziko du Katedraleko entrenamendurako sarrerak erosteko modua. AFArekin akordioa lortu ondoren, 12 euroko prezioa izango du publiko orokorrarentzat eta 10 eurokoa Klubeko bazkideentzat.

Argentinako selekzioak honako jokalariekin etorriko da gurera: Emiliano Martínez (Aston Villa), Franco Armani (River Plate), Juan Musso (Atalanta), Gerónimo Rulli (Villarreal),Gonzalo Montiel (Sevilla), Nahuel Molina (Udinese), Juan Foyth (Villarreal), Germán Pezzella (Betis), Nehuén Pérez (Udinese), Cristian Romero (Tottenham), Nicolás Otamendi (Benfica), Lisandro Martínez (Ajax), Marcos Senesi (Feyenoord), Nicolás Tagliafico (Ajax), Marcos Acuña (Sevilla), Guido Rodríguez (Betis), Alexis Mac Allister (Brighton), Rodrigo De Paul (Atlético de Madrid), Exequiel Palacios (Bayer Leverkusen), Giovani Lo Celso (Villarreal), Alejandro Gómez (Sevilla), Ángel Di María (PSG), Paulo Dybala (Juventus), Lionel Messi (PSG), Lautaro Martínez (Inter), Julián Álvarez (River Plate), Joaquín Correa (Inter), Nicolás González (Fiorentina) y Ángel Correa (Atlético de Madrid).

*Maiatzaren 30ean, astelehena, eta ekainaren 1ean, asteartea, Argentinako selekzioak Bilbo utziko du Finalissima Londresen jokatzeko