undefined

Estatutuen Erreforma bozkatuko duen Batzarra eratu dute

Estatutuen Erreforma bozkatuko duen Batzarra eratu dute

19:30ean Euskalduna Jauregian 441 bazkide konpromisario bertaratuta, gai-zerrenda garatzen hasia da

2022ko maiatzaren 23an, 19:30ean, Athletic Cluben Ezohiko Batzar Nagusia behar bezala eratutzat jo da, bazkide konpromisarioen %10, gutxienez, bertaratuta, Estatutuetako 27. artikuluan ezarritakoaren arabera. 441 bazkide konpromisario bertatu dira.

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeko kide guztiek,  Josu Artetak, Gorka Cubesek, Aner Uriartek, Ana Urquijok eta Aitor Elizegik osatutakoak, eta Zuzendaritza Batzordeko idazkari ohi eta Kudeaketa Batzordeko kide Fernando San José jaunak osatu dute Batzar Nagusiko mahaia.

Athletic Cluben Estatutu Sozialen Erreforma dela eta, Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai Zerrenda honako hau izango da:

BAKARRA.- Onartzea, hala badagokio, Athletic Clubeko Estatutuak Erreformatzeko Proiektua, indarrean dauden Estatutuetako Lehenengo Xedapen Gehigarrian aipatzen den Batzordeak idatzia.

Bazkideei jakinarazten zaie Estatutuak Erreformatzeko erabakia hartzeko beharrezkoa izango dela Batzarrera bertaratutakoen bi herenek onartzea, indarrean dauden Estatutuetako Lehenengo Xedapen Gehigarriaren 7. atalean jasotakoaren arabera.