undefined

Gaur, Estatu Sozialen Erreformarako Ezohiko Batzar Nagusia

Gaur, Estatu Sozialen Erreformarako Ezohiko Batzar Nagusia

Bazkide konpromisarioen bilera zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Cluben Youtubeko kanal ofizialaren bitartez, 19:15etik aurrera

Gaur arratsaldean, 2022ko maiatzaren 23an, astelehena, Athletic Cluben Estatutuen Erreformaren aldeko Ezohiko Batzar Nagusia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan, lehenengo deialdian 19:15ean eta 2. deialdian 19:30ean. Batzarra zuzenean jarraitu ahal izango da ere Athleticen Youtubeko profil ofizialean. Gai zerrendak puntu bakarra izango du:

BAKARRA.- Horrela balegokio, Estatutuak Aldatzeko Proiektua onartzea, hain zuzen, egungo Estatutuen Lehenengo Xedapen Gehigarrian aipatzen den Batzordeak idatzita.

Estatutuen Lehen Xedapen Gehigarriaren seigarren atalean arautzen denaren arabera, Ezohiko Batzar Nagusiaren Mahaia Estatutuak Aldatzeko Bartzordearen kideek eta Zuzendaritza-Batzordeko idazkari ohiak osatuko dute.

Indarrean dauden Estatutuen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Batzarra balioz eratzeko, lehenengo deialdian kideen %50 egon beharko da gutxienez. Bigarren deialdian, nahikoa izango da horien %10.

Bazkideei jakinarazten zaie Estatutuak Aldatzeko akordioak aurrera egiteko, Batzarrera bertaratutakoen bi herenen onespena beharrezkoa izango dela, indarrean dauden Estatutuetako Lehen Xedapen Gehigarriaren 7. atalean jasotakoaren arabera.

Indarrean dauden Estatutuen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, NANa aurkeztea eskatuko da Batzarra egiteko izendatutako aretora sartzeko.