undefined

“Jokalariek merezi zuten, baina ez dugu puntu nahikoa batu”

“Jokalariek merezi zuten, baina ez dugu puntu nahikoa batu”

Marcelinok deitoratu du, beste behin ere, golari begira asmatu ez izanak, “batez ere San Mamesetik urrun”, Europako txapelketara sailkatzea ekidin diola Athletici

Marcelino Garcia Toralek komunikabideen aurrean hitz egin du Ramon Sanchez-Pizjuaneko prentsa aretoan, Athleticek Sevillaren aurka 1-0 galdu ondoren: “Uste dut eurak nagusi izan direla orokorrean, eta emaitza bidezkoa da”.

Aurkariaren errendimendu hobea aitortu arren, golari begira zortea ez dela Athleticen alde egon deitoratu du entrenatzaile zuri-gorriak: “Lehen zatian aurrea hartzeko aukera argiak izan ditugu, eta batez ere bigarrena hasi eta berehala Williamsek zutoina jo duenean, baina baloia ez da sartu. Gola falta izan zaigu denboraldi honetan, batez ere San Mamesetik kanpo, eta horrek asko zigortu gaitu”. 

Conference Leagueko postua eskuratzeko ametsa bukatuta, Marcelinok zera adierazi du: “Jokalariek merezi zuten, errendimendu ona izan dute eta aurrera egin dute denboraldian zehar, baina zazpi taldek guk baino puntu gehiago batu dituzte. Erregistroak, oro har, onak izan dira, baina seguru hobetu zitezkeela”. 

Amaitzeko, entrenatzaile zurigorriak esan du oso harro eta pozik dagoela bere taldeak denboraldi honetan egindako lanarekin.