undefined

UD Las Palmas, Txapeldunen Kopako final-laurdenetako arerioa

UD Las Palmas, Txapeldunen Kopako final-laurdenetako arerioa

Athleticeko Gazteak A taldeak kanariarrak izango ditu aurkari asteburu honetan, Lezman, partida bakarrera

Gazteak A taldeak UD Las Palmasen aurka jokatuko du Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Jon Solaunen taldea, txapelketa hau lehen aldiz irabazten saiatuko dena, partida bakarrera jokatuko du asteburu honetan Lezaman. Lehiaketaren azken fasea lauko finala formatuan garatuko da ekainaren 1etik 5era, oraindik zehaztu gabe dagoen egoitza bakar batean. Kopa honen irabazlea zuzenean sartuko da UEFA Youth Leaguera, Europako gazte mailako talderik onenak biltzen dituena.

Lehiaketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartuko dute. Athletic Clubez gain, honako talde hauek sailkatu dira: Atletico de Madrid, FC Barcelona, UD Las Palmas, Real Betis Balompie, RC Deportivo, Valencia CF eta RC Celta.

Gazteak A taldea Ohorezko Mailako 2. multzoko txapelduna izan da 74 punturekin; CA Osasunaren (70 puntu) eta SD Eibarren (62 puntu) aurretik.

Hauek izan dira parekatzeak:

  • Atletico de Madrid – RC Celta
  • FC Barcelona – Valencia CF
  • Real Betis Balompie – RC Deportivo
  • Athletic Club – UD Las Palmas