undefined

Unai Simon eta Iñigo Martinez, espainiako selekzioaren zerrendan

Unai Simon eta Iñigo Martinez, espainiako selekzioaren zerrendan

Athletic Clubeko atezaina eta erdiko atzelaria deitu ditu Luis Enriquek Nations League-ko partidak jokatzeko. Gainera, Agirrezabala eta Vencedor 21 urtez azpiko taldearekin joango dira

Unai Simon eta Iñigo Martinez Luis Enriqueren deialdian sartu dira UEFA Nations Leagueko lau partida jokatzeko. Bi jokalariak maiatzaren 30etik aurrera kontzentratuta egongo dira Las Rozasen. Lehen lehia ekainaren 2an izango da Benito Villamarinen Portugalen aurka, ekainaren 5ean Txekiar Errepublikaren aurka neurtuko dira Pragan, ondoren ekainaren 9an Genevan Suitzaren aurka jokatuko dute eta partida multzo hau hilaren 12an itxiko dute La Rosaledan txekiarren aurka berriro jokatuz. Norgehiagoka guztiak 20:45ean hasiko dira.

Agirrezabala y Vencedor, 21 urtez azpiko taldearekin

Bestalde, 21 urtez azpiko selekzioak Julen Agirrezabala eta Unai Vencedor deitu ditu 2023ko Europako Txapelketarako sailkatze faseko azken bi partidetarako. Luis de la Fuenteren taldeak Irlanda bisitatuko du ekainaren 3an 14:00etan eta bigarren hitzordua Maltaren aurka izango da, Melillan, hilaren 7an, 20:45ean. Bi lehoiak maiatzaren 30etik aurrera kontzentrauta egongo dira ere Las Rozasen.