undefined

Marcelinok Athletic Cluben entrenatzaile izateari utzi dio

Marcelinok Athletic Cluben entrenatzaile izateari utzi dio

Historiara pasako 2021eko Superkopa irabazi zuen teknikaria bezala, Real Madril eta FC Bartzelona gainditu ondoren, bai eta Kopan ibilbide bikaina egitea lortu zuena

Marcelino Garcia Toralek gaur eguerdian jakinarazi du San Mamesen Athletic Clubeko entrenatzaile izateari ekainean amaiera emateko erabakia, egun horretan amaitzen baitzaio kontratua Bilbon. Hala adierazi du gaur prentsaurrekoan, Kudeaketa Batzordea bertan zegoela, Aitor Elizegi buru, bai eta Rafa Alkorta kirol-zuzendaria eta Iker Muniain lehen taldeko kapitaina, plantillaren ordezkari gisa, bere oporraldiaz gozatzen ari dela. Entrenatzailearekin batera talde teknikoa izan da San Mamesen.

Careñeseko prestatzailea 2021eko urtarrilaren 3an iritsi zen Gaizka Garitano ordezkatzeko, eta historiara pasako da Athleticekin Superkopako hirugarren titulua lortu zuen teknikaria bezala.Real Madrili irabazi zion lehenengo eta finalean, FC Bartzelonari 3 eta 2.

Taldearen eraldaketaz eta futbolari gazteen aldeko apustuaz haratago, Marcelino entrenatzaile bikaina izan da kanporaketetan. Iaz Kopako finalera iritsi zen, finalerdietan Levante UDri irabazi ostean, eta denboraldi honetan finalerdietara iritsi da, San Mamesen FC Bartzelonaren eta Real Madrdiren aurka bi partida gogoangarri jokatu ondoren. 2022ko Superkopan ere ilusioa piztu zuen, non txapeldunorde izendatu zen Ryaden finalerdian Atleticori partida irauli ostean. Kolpe gogorra Kopako finaletan iritsi zen, Realaren aurka lehenengo, aurreko urtean Gaizka Garitanok sailkapena lortu ostean, eta FC Bartzelonaren aurka. Baina, batez ere, bere amorru handiena partida horiek publikoarekin ezin jokatu izanak sortu du.