undefined

Athletic Clubek marka balioa handitu du

Athletic Clubek marka balioa handitu du

Brand Finance aholkularitza enpresak talde zuri-gorria munduko 39. baliotsuena dela adierazi du txosten batean, 2021ean baino lau postu gorago %20ko hazkundearekin

Brand Finance Football aholkularitza-enpresak argitara eman du nazioarteko 50 klub baliotsuenen markaren balioa ezartzen duen txostena. Athletic Clubek lau postu egin du gora aurreko urteko sailkapenarekin alderatuta, eta 39. postuan dago egun mundu mailan, balioa %20 handituta. Talde zuri-gorria LaLigako seigarren talderik baliotsuena da gaur egun, Real Madril, FC Bartzelona, Atletico Madril, Sevilla FC eta Valentzia CF taldeen atzetik.

LaLiga kluben rankinga munduko Top50ean

  • Real Madril (1)
  • Bartzelona (3)Atletico Madril (12)
  • Sevilla FC (30)
  • Valentzia FC (34)
  • Athletic Club (39)
  • Villarreal CF (40)
  • Real Betis (43)

Aholkularitza-enpresa ospetsuak nabarmendu duenez, “lehiaketa handietan egon ez arren eta nazioartean gehien miresten diren jokalariak eduki ez arren, klubak jarraitzaile sutsuak ditu, eta horiek aintzat hartzen ditu, herentzia eta tradizio nazional sendoaz gain”. Brand Financek ondorioztatu duenez, “Athleticek eragin positiboa du bertako komunitatean eta ospe ona”, eta berrikuntza nabarmendu du klubaren elementu bereizgarri gisa.