undefined

Trapagaranek lehoiak babestu ditu hauen azken entrenamenduan

Trapagaranek lehoiak babestu ditu hauen azken entrenamenduan

Emakumezkoen lehen taldea Errotarten aritu da, ikusle ugarirekin, Athletic Club Fundazioaren eta Trapagarango Udalaren arteko akordioaren emaitza den jarduera batean

2021-2022 denboraldiko azken entrenamendua izan dute gaur arratsaldean Trapagarango Errotarte futbol zelaian. Trapagarango Udalak Athletic Clubekin, Athletic Fundazioarekin eta Trapagarango Futbol Elkartearekin elkarlanean, kirol ekitaldi hau antolatu dute emakumezkoen lehen taldea udalerrira hurbiltzeko, larunbatean Iraia Iturregiren taldea behin betiko oporretan sartu baino lehen.

Jende ugari hurbildu da Errotarteko instalazioetara, futbolarien gol batzuk abestu ondoren eurengana hurbildu eta posterrak, argazkiak eta autografoak eskatzeko. Horrela, Trapagako txikienek, batzuk zuri-gorriz jantzita, minutu batzuk partekatu ahal izan dituzte lehoiekin. Beste behin ere, futbolak, Athletic Clubek eta bere balioek arrastoa utzi dute Bizkaiko udalerrian.