undefined

Eunate Arraizak 2024ra arte berritu du

Eunate Arraizak 2024ra arte berritu du

Futbolari nafarra, zazpigarrena partida ofizialen rankingean 289rekin, gutxienez beste bi denboralditan lehoi izaten jarraituko du

Athletic Clubek eta Eunate Arraizak 2024ko ekainaren 30era arte luzatu dute kontratua, eta duela aste pare bat lortutako akordioa sinatu dute. Biurrunekoak hamaikagarren denboraldia beteko du datorren urtean elastiko zuri-gorria defendatzen. Eunatek 289 partida ofizial jokatu ditu guztira, eta datorren ikasturtean 300 izatera iritsi ahal izango da.

Eunate Iruñako SD Lagunak taldean hezi zen eta Lezamara iritsi zen 2012-2013 denboraldian, 20 urte besterik ez zituela. Hain zuzen ere, 2012ko irailaren 2an egin zuen debuta bere talde ohiaren aurka. Futbolaria azkar egokitu zen Klubera, partida gehienak jokatu zituen eta 2016an ligako titulua lortu zuen ere bai. Aurten 23 partidutan hartu du parte, Iraia Iturregiren aginduetara.

Eunatek ezker bikaina du, eta, horri esker, erdiraketa arriskutsuak jar ditzake ezker hegaletik, baita geldikako jokaldietan abagune argiak sortu ere. Entzumen-urritasuna du, eta horrek ez dio eragotzi maila gorenean lehiatzea (Espainiako selekzio absolutuak deitu zuen 2017an), eta kirolean murgiltze-bidean eredu bihurtu da.